Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen txostenak atzerritartasun-prozeduretan

Atal honetan, beste administrazio batzuek egoitza-, bizileku- eta lan-baimenen eta familia berrelkartzearen prozeduren baitan ematen dituzten txostenei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamenduak, apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren bidez onartutakoak, lau txosten mota aurkezteko aukera ezartzen du. Txosten horiek autonomia-erkidegoen eskumenekoak dira, baina horietako bitan (errotzea eta etxebizitza egokia) toki-erakundeek emandakoak ezar daitezke (egin klik bakoitzean, informazio zehatzagoa lortzeko):

  • Txosten hori autonomia-erkidego batek egiten du, atzerritar batek eskatuta, eta hau nahi du:

    • Irabazi asmorik gabeko aldi baterako bizileku-baimena berritzea
    • Familia berriz elkartzeagatik, aldi baterako bizileku-baimena berritzea.
    • Aldi baterako bizileku-baimena eta norbere edo besteren kontura lan egiteko baimena berritzea.

    Txosten hori ez da nahitaez aurkeztu behar, baina atzerritarrak alega dezake, baimena berritzeko aurreikusitako baldintzaren bat betetzen dela egiaztatzen ez bada, eta atzerritartasun-bulegoak baloratu beharreko informazio gisa hartuko da kontuan.

    Txosten hori zure bizilekuko autonomia-erkidegoan eskatzen da.

    Txostenak gutxieneko eduki gisa jasoko du, hala badagokio, Espainiako balio konstituzionalak, bizi den autonomia-erkidegoaren estatutu-balioak, Europar Batasuneko balioak, giza eskubideak, askatasun publikoak, demokrazia, tolerantzia eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ezagutzeko eta errespetatzeko prestakuntza-ekintzetan atzerritarrak modu aktiboan parte hartu izanaren ziurtagiria, bai eta bizilekuko hizkuntza ofizialak ikastearena ere. Alde horretatik, ziurtagirian berariaz aipatuko da aipatutako esparruetan emandako prestakuntza-denbora.

  • Gizarte-errotze horren eskakizunetako bat da beste atzerritar egoiliar batzuekin familia-loturak izatea, edo, halakorik ezean, errotze-txosten bat aurkeztea, gizarteratzea egiaztatzen duena.

    Hau da, horietako bat egiaztatu behar da; beraz, beste atzerritar egoiliar batzuekin familia-loturak izanez gero, erregistratutako ezkontide edo izatezko bikotekideen, lehen graduko eta zuzeneko ondorengo aurrekoen eta ondorengoen ingurukoak, ez da beharrezkoa izango txostena eskatzea.

    Hala ere, bi dokumentu horiek beharrezkoak izango dira, soilik, txostenean atzerritarra lan-kontratu bat izateko beharretik salbuesten denean, betiere, behar besteko bizi-baliabideak dituela egiaztatzen badu.

    Ohiko bizilekua duen autonomia-erkidegoak egiten du txostena, edo, autonomia-erkidegoak hala ezarri badu, bere bizilekuko udalak. Txostena emateko epea 30 egunekoa da, eskaera egiten den egunetik hasita.

    Jarraian, zure bizilekuko autonomia-erkidegoaren araberako errotze-txostena eskatzeko lekuari buruzko informazioa aurkituko duzu:

    Autonomia-erkidegoen taula
    AUTONOMIA ERKIDEGOA Txostena egiteko eskumena duen administrazioa Txostena egiteko eskumena duen organoa
    Andaluzia Udaletxea -
    Aragoi Udaletxea -
    Asturias Udaletxea -
    Kantabria Udaletxea -
    Gaztela eta Leon Udaletxea -
    Gaztela-Mantxa Udaletxea -
    Katalunia Generalitatea Gizarte Ongizate eta Familia Saila
    Zeuta Hiri Autonomoa Gizarte Gaietako Saila
    Valentziako Erkidegoa Udaletxea -
    Extremadura. Udaletxea -
    Galizia Udaletxea -
    Balear Uharteak Udaletxea -
    Kanariar uharteak Autonomia Erkidegoa Gizarte Ongizate, Gazteria eta Etxebizitza Saila
    Errioxa Udaletxea -
    Madril Autonomia Erkidegoa Immigrazioko Zuzendaritza Nagusia (Gizarte Gaietako Saila)
    Melilla Hiri Autonomoa Gizarte Gaietako Saila
    Murtzia Udaletxea -
    Nafarroa Udaletxea -
    Euskal Herria Eusko Jaurlaritza Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketarako Zuzendaritza (Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila)

    Txostena ez bada epe barruan eman —interesdunak behar bezala egiaztatu beharko du hori—, zuzenbidean onartutako edozein frogabidez justifikatu ahalko da betekizun hori, txostenaren gutxieneko datuak barne, gutxienez.

    Errotze-faktoreen artean, txostenean jaso beharko da interesduna zenbat denbora egon den bere ohiko bizilekuan —han egon beharko du erroldatuta—, zer baliabide ekonomiko dituen, Espainian bizi diren senideekiko loturak, eta gizarteratzeko eta laneratzeko programen eta programa kulturalen jarraipenaren bidez integratzeko ahaleginak.

    Jarraian, errotze-txostenaren eredu orientagarri bat erantsi da; bertan, mota horretako txostenetan jaso beharreko gutxieneko edukia agertzen da, administrazio eskudunentzat erabilgarria izan daitekeelakoan.

  • Txosten hori aurkeztu behar dute familia berrelkartzeagatik edo berritzean aldi baterako bizileku baimena eskatu nahi duten atzerritarrek, baldin eta bizilekua aldatu badute soilik.

    Prozedura horietan eskatzaileari eskatzen zaio egiazta dezala, besteak beste, bere eta bere familiaren beharrei erantzuteko etxebizitza egokia duela. Horretarako, bizi den lekuko autonomia-erkidegoari edo ohiko bizilekuko udalari txosten bat eskatu beharko dio, autonomia-erkidegoak hala ezartzen badu.

    Bizilekuaren arabera egokia den etxebizitzari buruzko txostena non eskatu jakiteko, kontuan izan behar duzu koadro hau:

    Autonomia-erkidegoen taula
    AUTONOMIA ERKIDEGOA Txostena egiteko eskumena duen administrazioa Txostena egiteko eskumena duen organoa
    Andaluzia Udaletxea -
    Aragoi Udaletxea -
    Asturias Udaletxea -
    Kantabria Udaletxea -
    Gaztela eta Leon Udaletxea -
    Gaztela-Mantxa Udaletxea -
    Katalunia Generalitatea Gizarte Ongizate eta Familia Saila
    Zeuta Hiri Autonomoa Gizarte Gaietako Saila
    Valentziako Erkidegoa Udaletxea -
    Extremadura. Udaletxea -
    Galizia Udaletxea -
    Balear Uharteak Udaletxea -
    Kanariar uharteak Autonomia Erkidegoa Gizarte Ongizate, Gazteria eta Etxebizitza Saila
    Errioxa Udaletxea -
    Madril Autonomia Erkidegoa Immigrazioko Zuzendaritza Nagusia (Gizarte Gaietako Saila)
    Melilla Hiri Autonomoa Gizarte Gaietako Saila
    Murtzia Udaletxea -
    Nafarroa Udaletxea -
    Euskal Herria Eusko Jaurlaritza Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketarako Zuzendaritza (Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila)

    Autonomia-erkidegoak edo udalak txostena egin beharko du, eta interesdunari jakinarazi beharko dio, gehienez ere hogeita hamar eguneko epean, eskatzen zaionetik.

    Txostena epe horretan egin ez bada, Zuzenbidean onartutako beste edozein frogabidez egiazta daiteke etxebizitza-erabilera egokia, txostenaren eskaera-kopiarekin batera.

    Horren ordez aurkezten den txostenak edo agiriek, gutxienez, honako hauek aipatu behar dituzte:

    • Etxebizitza okupatzeko gaitzen duen titulua (etxebizitza jabetzan, alokairu-kontratua, etab.)
    • Gela kopurua, etxebizitzako gela bakoitzak izango duen erabilera, bertan bizi den pertsona kopurua eta bizigarritasun eta ekipamendu baldintzak.

    Etxebizitza egokiari buruzko txostenaren eredu orientagarria. Mota horretako txostenetan jaso beharreko gutxieneko edukia ageri da, administrazio eskudunentzat baliagarria izan daitekeelakoan.

  • Espainian derrigorrezko eskolatze-adinean (6 eta 16 urte bitartean) beren kargura adingabeak dituzten atzerritarrek aurkez dezakete adingabeen eskolatze-txostena, honako hauek eskatzen dituztenean:

    • Bizileku-baimena berritzea.
    • Iraupen luzeko egoitza
    • Bizileku-egoera bat aldatzea salbuespenezko inguruabarren ondorioz, bizileku- edo bizileku- eta lan-egoera batera edo lan egiteko baimena salbuesten duen bizileku batera.

    Txostena bere ardurapeko adingabea eskolatuta dagoen autonomia-erkidegoko agintari eskudunari eskatu behar zaio.