Inbertsioak - Inclusión
Zertan ari da inbertitzen ISAF
Funtsak 2024ko abenduan onartu zituen bere lehen eragiketak. Harrezkero, Inbertsioen Ministerioarteko Batzorde Teknikoak 30 eragiketa baino gehiago baliozkotu ditu, eta eragin sozialeko kapital katalitikoa geografia osoko erakundeetara bideratu du.
Inbertsio horrekin, gizarte-erronkei aurre egiten laguntzen ari da, hala nola, desgaitasuna duten pertsonen, bazterketa-arriskuan dauden emakume eta gazteen, migratzaileen edo iraupen luzeko langabeen enplegagarritasuna; etxebizitza duin baterako sarbidea, osasun mentala, ekintzailetza, etxegabetasuna, inklusiorako laguntza, ekonomia zirkularra eta lurralde-kohesioa.
Apustu handietako bat etxebizitzan inbertitzea da.Hori dela eta, “Etxebizitza Sozialaren Inpaktu Lerroa” aktibatu da, eta, gutxienez, 40 milioi euro bideratuko dira pertsona zaurgarrienei alokairuko etxe eskuragarria emateko proiektuetara.