Borja Suárez Corujo
Biography
Gizarte Segurantzako eta Pentsioetako Estatu idazkaria
Borja Suarez Corujo

2018ko ekainetik Gizarte Segurantzaren Antolamenduko zuzendari nagusia izan da, lehenik Lan, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioan, eta gero egungo Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioan.
1973an jaioa, Zuzenbidean doktorea eta Zuzenbidean eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Unibertsitate horretan egin ditu irakaskuntza- eta ikerkuntza-lanak, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titular gisa.
Ehun argitalpen baino gehiago egin ditu lan eta Gizarte Segurantzaren arloan, batez ere pentsioen sistema publikoari eta gizarte-babesaren arloan Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean egiten den eskumen-banaketari erreparatuz, horiek baitira ikerketa-ildo nagusiak. Ildo horretan, nabarmentzekoak dira "Pentsio-sistema publikoa: krisia, erreforma eta iraunkortasuna", "Pentsioen errebalorizaziorako eskubidea", "Pentsio-sistemen erreforma Europan" eta "Gizarte-babesa Autonomien Estatuan" monografiak.
European Institute of Social Security-eko kidea da, eta irakasle bisitaria izan da Lovainako Unibertsitatean (KU Leuven).