Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia

Sr. D. Andrés Harto Martínez

Functions

  1. Enpresen izen-ematea eta langileen afiliazioa, altak eta bajak
  2. Kotizazioa, kuoten diru-bilketa eta Gizarte Segurantzaren sistemako gainerako finantzabideak kudeatu eta kontrolatzea.
  3. Datuak Elektronikoki Igortzeko Sistema (RED) kudeatzea.
  4. Gizarte Segurantzaren kuotak geroratzea edo zatikatzea, ezarritako moduan, baldintzetan eta betekizunetan.
  5. Gizarte Segurantzaren higiezinen ondarea eta balore higigarriak osatzen dituzten ondasun eta eskubideen titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ezartzen dituen moduan eta baldintzetan, ondare hori arautzen duten arauek beste erakunde eta administrazio batzuei esleitutako ahalmenei kalterik egin gabe.
  6. Gizarte Segurantzaren betebeharren ordainketak agintzea, eta betebehar horiek garaiz ordaintzeko eta finantza-desorekak saihesteko diru-baliabideak denboran eta lurraldean banatzea.
  7. Diruzaintzako gastuen eta sistemaren baliabideen aurrekontuen aurreproiektua egitea.
  8. Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa kudeatzea, arlo horretan Zerbitzu Komunari esleitutako eginkizunei dagokienez.
  9. Laneko istripuen funtzio berraseguratzailearen kudeaketa.
  10. Apirilaren 25eko 1716/1974 Dekretuan aipatzen diren borondatezko aurreikuspen-araubideen kudeaketa.
  11. Azaroaren 16ko 36/1978 Errege Lege Dekretuaren 2. xedapen gehigarriak aipatzen duen Gizarte Segurantzako sistemaren egonkortze-funtsa eratzea, kudeatzea eta aplikatzea.
  12. Iruzurraren aurkako programak garatzea.